Digestio-aparatu – wikipedia, entziklopedia askea. 66 gas station near me

##########

Ahoa da, agian, digestio organorik bereziena, gainerakoak ez bezalakoa baita bai osaeraz bai funtzionamenduaz. Listu-guruinek litro bat listu egiten dute egunean eta hainbat motatako kitzikadurak (psikikoak, usainak, etab.) eragin dezakete jario hori. Listuak extra strength gas x while pregnant entzima bat du, amilasa, maltosa ematen duen almidoiaren hidrolisia katalizatzen duena. Gainera lisozima, bakterioen aurkako entzima, ere dauka. Aho-barrunbean hortzak eta mingaina daude, eta hartara isurtzen dute listu guruinek.

• Mastekatzea ahoaren lan mekanikoa da, funtsean hortzek egiten dutena. Janaria, irentsi aurretik, xehatu eta listuarekin nahasi beharra dago. Janariak ongi mastekatuz gero, bai haien irestea eta bai ondoko txegoste kimikoaren prozesuak errazten dira, zatiak zenbat eta txikiagoak izan orduan eta errazago burutuko baitute entzimek dagokien zeregina.

• Txegostearen prozesu kimikoa ahoan hasten da listuari esker. Hiru listu guruin parek jariatzen dute isurkari hori: mihipekoek, masailezurpekoek eta parotidek. Azkenik, uraren eta muzinaren zeregina nabarmentzekoa da, horien eraginez janaria hezetu eta labaingarritu egiten baita mastekatzerakoan eta, hala, hodian zehar electric zap sound effect free aiseago igaro dadin prestatzen.

Iraganbideko txegoste organoak dira zentzu hertsian, ez baitute digestio prozesurik betetzen. Faringean irestearen fenomeno bizkor eta konplexua gertatzen da. Kontuan hartu beharra dago organo hori benetako bidegurutze bat dela, ahoa, sudurra, hestegorria eta trakea elkartzen baitira bertan. Hala, beraz, iresteko unean elikadura-boloa egokiro bideratu beharra dago ahotik hestegorrirantz.

Hestegorria da goian deskribatu eredu histologikoari jarraitzen duen digestio-hodiko lehen organoa. Epitelio leun geruztatu gogor batez estalia da, gutxi mastekatu den janariaren marruskadura erasotzaileaz babesten duena. Funtzio mekaniko soila betetzen du, elikadura-boloa arin aurreratzen bideratuz. Paretako giharren mugimendu peristaltikoek eragiten dute aurrera joate hori. Lehen zatian gihar horiek, bitxi bada ere, ildaskatuak dira (faringean bezala).

Urdailaren paretak digestio mekaniko bizia eragiten du bere giharren mugimendu peristaltikoen bidez. Elikagaiak zanpatzen dira paretako ertzetatik jaisten direnean eta berriro igotzen dira erdialdetik; piloroa itxita edukitzen da, era horretara hesterako bidea galaraziz. Modu horretara janaria oratuz doa, eta horrenbestez mucus eta urin gastrikoarekin nahasten da.

Hala epitelio zelulak, nola muki-mintzako guruin tubularrek, mukia eta urin gastrikoa jariatzeko gauza dira k electric share price. Guruinetan zehar hainbat zelula mota aurkitzen da: mukiarenak; parietalak (edo oxintikoak), azido klorhidrikoa ematen dutenak; zimogenoak (edo nagusiak), entzimak ematen dituztenak. Azido klorhidrikoak eta entzimek urdaileko txegoste kimikoa eragiten dute. Zelula zimogenoek bi entzima ez aktibo jariatzen dituzte, pepsinogenoa eta prorrenina, gero pepsina eta errenina bihurtuko direnak. HClren eraginez, urdaileko pHa oso apala da (1,5-2). Horrek hainbat ondorio ditu: pesinaren eta erreninaren eraketa; janariarekin sar litezkeen bakterio eta beste parasitoak suntsitzea; kaltzio eta burdinaren xurgaketa laguntzea. Pepsinak proteinen polipeptidoetarako hidrolisia katalizatzen du. Erreninak, berriz, esnea gatzatzen du, kaseinogenoa kaseina disolbaezina bilakatzen duenean.

Mukiak urdaileko paretaren babesle funtzioa du, guztiz beharrezkoa dena organo horren azidotasun handia eta pepsinaren agresibitatea direla eta. Urdaileko digestio honek lau ordu inguru irauten du eta denbora horretan elikadura-boloa arian-arian ahi erdilikido bilakatzen da, kimo izenekoa. Une horretan irekitzen da piloroa Irekitze hori modu erritmikoz gertatzen da, piloro-barrunbearen uzkurduren eraginez, halako bonba baten gisa baitihardu. Era horretara elikadura heste meharrean sartuz doa.

Egituraz, heste meharreko paretak digestio-aparatuaren eredua jarraitzen du, baina aipaturiko bi funtzio horiekin zerikusia duten ezaugarri propioak ditu electricity 24 hours. Agian, paretak ( muki-mintzak, batez ere) jasaten dituen aldaketak izango dira nabarmengarrienak. Hesteak, duen luzera handiaz gainera, beste hiru modutara zabaltzen du elikagaiak xurgatzeko eremua:

• Pankreako alde exokrinoak pankreako urina jariatzen du eta hodi pankreatikoaren bidez iristen da duodenora. Urin pankreatikoaren osaeran bikarbonatoa, kimoaren pH azidoa neutralizatzeko, eta entzima batzuk sartzen dira: amilasa, lipasa, tripsinogenoa ( tripsina ematen duena), kimotripsinogenoa ( kimotripsina ematen duena), peptidasak eta nukleasak.

• Goian aipatu diren Lieberkühn-en kriptetan sorturiko heste-urinak entzima asko izaten du: amilasa, maltasa, laktasa, sakarasa, lipasa, enterokinasa, peptidasa, nukleasak eta nukleotidasak. Bestalde, guruin duodenaletan sortzen den urinak bikarbonato asko du (pH azidoa neutralizatzeko), eta mukia eta entzima piska bat ere bai (enterokinasa eta amilasa).

• Gibelak jariatzen duen behazuna behazun xixkuan biltzen da eta hartatik, hodi koledokoan zehar, duodenora igarotzen da Wirsung-en kanalarekin batean. Behazunak ez du entzimarik baina bai digestiorako funtsezkoak diren beste zenbait gai, behazun gatzak bereziki. Gai horiek kimoaren gantzak tanta mikroskopiko anitzetan emultsionatzen dituzte, tanta horien gainean pankrea eta hesteko lipasak ihardun dezaten moduan.

• Lipidoak dira xurgatzeko modu gehien izaten duten elikagaiak. Digestioaren ondorio diren molekulen parte bat ( gantz azidoak eta glizerina, batez ere) odolera igaro daiteke. Elikagai horietariko gehienak, alabaina e85 gas stations florida, biloen baso kilifero edo linfatikoetara doaz. Gantz azidoak eta glizerina, epitelio zelulek xurgatu ondoren, berriro elkar daitezke, baso kilifero horietan sartzen diren gantz tanta txikiak moldatuz. Tanta horiek proteinaz hornitzen dira eta lipoproteina konplexuak (kilomikroiak deituak) eratzen dira; halakoak linfa sistemaren bidez bihotzerantz joaten dira.

Xurgatzeko mekanismoak ere askotarikoak dira: osmosia, difusio bakuna eta erraztua eta garraio aktiboa. Odolera igaro diren elikagaiak gibeleraino eramaten dira mesenterio eta porta zainen bidez. Gibelean, produktu horietariko asko bildu edo bestelakatu egiten dira, beste berri batzuk emanez. Gibeletik bena hepatikoaren bidez irteten dira, bihotzera joateko eta handik gorputz osora zabaltzeko.

Digestio-hodiaren azken parte hau 1,5 m inguru luze da eta bi osagai ditu: kolona eta ondestea. Kolonak heste itsu izeneko halako zabalgune edo zaku moduko gas bubble in throat batean hasten da, ileona bertara datorrela. Itsutik apendizea irteten da, behatz itxurako 8-12 cmko dibertikulua. Jarraian kolonaren lau zatiak datoz (goranzkoa, zeharkakoa, beheranzkoa eta pelbisekoa) eta uzkian amaitzen den ondestea. Bilorik eza da heste lodiaren ezaugarri nagusia.

Heste lodiak ez du txegoste funtzio berezirik. Izan ere, digestioa eta xurgapena ileonean amaitzen dira eta, horregatik, kolonera iristen diren gaiak hondakinak dira; horiekin gorotza moldatuko da. Prozesu horretan uraren parte bat xurgaturik gera daiteke eta odolera pasa. Gainera, kolonean bakterio-flora ugaria dago; horrek hartzidura eta usteltzea eragiten ditu eta halakoetan gorputzak aprobetxa ditzakeen bitaminak ( K eta B) sintetizatzen dira. Gorozkiek 3 edo 4 ordu behar izaten dute heste lodia igarotzeko eta hori hiru edo lau aldiz gertatzen 8 gas laws da egunean. Azkenik, gorotza ondestean pilatu eta iraitzi egiten da.

• Ultzera. Urdaileko paretaren zati bat desegiten denean sortzen da ultzera. Pepsina entzimak paretari eraso eta txegosi egin dezake, behar bezala babesturik ez izanez gero. Orain dela gutxi arte, gaixotasun horren kausak ezezagunak ziren. Egun, ordea, Helicobacter pylori bakterioa eta hanturaren aurkako sendagailuak ultzera eragile nagusitzat hartzen dira.

• Zirrosia. Gibeleko ehunaren suntsitzea da; ehun horren lekua alferrikako zuntzezko ehunak hartzen du. Behazunaren produkzioa apaltzen da eta ikterizia agertu ohi da behazunaren jariatze eskas horregatik, eta horren ondorioz pigmentuak ( bilirrubina, bereziki) odolean zehar hedatzen dira. Kausa nagusia alkoholaren gehiegizko kontsumoa izaten da.